Azken urteotan, Arabako industriak eta gizarteak, sektore ezberdinetatik, etengabeko eskaera egin dute, gure Lurraldean zirkuitu bat eraiki dadin, bertan, motorearen munduari lotutako jarduerak burutu ahal izateko, industria, prestakuntza edo kirolaren alorretan.
Arakamendi egitasmoa eskaera eta premia horietatik sortu da, eta Gasteiz, Araba eta Euskadi, erabilera anitzeko zirkuitu batez hornitu nahi ditu. Horrela, posible izango da I+G+B bultzatzea, automozioari lotutako industria-sektorean, teknikari kualifikatuak prestatu ahal izatea; lanpostu berriak sortzea; automobilismoaren kirola praktikatzeko aukera ematea eta, azkenik, gidaritzarekin zerikusia duten jarduerak sustatzea, lan-eremu ezberdinetan.
Proiektu hau garatzeko aukeratu dugun tokia, Araka mendiaren ingurunea da arrazoi ezberdinengatik: gaur egun oso hondatuta dagoen lur-eremu zabal batean hedatzen da; alde militarrari dagokionez, gutxiegi erabiltzen da; Gasteiztik kilometro gutxira dago, pribilejiozko komunikabideekin eta ez du inolako ekoizpen-baliorik. Egun erabilera militarra izan arren, gure ustez, egitasmoa gauzatzeko, lurzoruaren lagapen partziala posible izango litzateke, horrela bi erabilerak bateragarri izan daitezen.