Zirkuitu hau, Gasteizko hegoaldean kokaturik, Udalarena da baina, hitzarmen baten bidez, Automobilismo eta Motoziklismo Federazioek daukate lagapena. Gaur egun, bere egoera ez da onena kirol-praktika era egoki eta seguruan egiteko, baina zirkuitu iraunkor bakarra da Euskadi osoan.
Aipatutako federazio horiek, Gasteizko Udalarekin batera, etengabe ahalegindu dira zirkuitu hori eraginkortasunez egokitzeko.
Epe laburrean, zirkuitu horren helburua, instalakuntza-faltari aurre egitea da. Horrexegatik, posible diren jarduera guztiak sustatzen dira, baina kontutan izan behar da zirkuituaren formatu txikia.
Gure proiektuaren arabera, Mendiolako zirkuituak gaurko filosofia mantendu beharko luke, asfaltozko pista batekin eta lurrezko -eta 1.200 metroko- beste batekin. Bi pista hauek zirkuitu misto batean konbina litezke. Komunak, argia eta ura bezalako oinarrizko zerbitzuak izango lituzke instalakuntzak.
Trazatua, adituek egina, erakargarria eta segurua izango da, karting baten kontzeptutik urruntzeko eta lursaila ahalik eta hobekien aprobetxatzeko.
Kontaktua
Telefonoa: 650 190 628