Arakamendi

HELBURUAKHELBURUAK

Arabako jarduera ekonomikoa, automozioaren industrian oinarritzen da, neurri handi batean -%50ean gutxienez-. Ikuspuntu horretatik, logikoa da erakundeak, enpresak eta gizartea, oro har, batera aritzea, Arabaren interesak babesteko sektore estrategiko bat indar dadin eta, horretarako, sektorea hobetzeko egitasmoak sor daitezen. Horrelako ekintzek eta, zehazkiago, zirkuituaren eraikuntzak berak, erantsitako beste onura eta abantaila interesgarriak ekarriko lizkieke gure Lurraldeko ekonomiaren beste sektore batzuei. Arabak, orain, aukera ezin hobea dauka automozioaren bandera hartzeko eta, horrela, Europan, I+G+Bn erreferente bihur dadin eta puntako egitasmoak erakar ditzan.

Hona hemen egitasmoaren beste helburu batzuk:

  • Araka mendiaren ingurunea errekuperatzea eta leheneratzea eta, bereziki, ingurumena zaintzea eta bere onera ekartzea.
  • Gure gizarte osoarentzat onuragarriak izango diren jarduerak garatzea; hala nola, lanerako, prestakuntzarako eta aisialdirako aukera berriak sortzea.
  • Ekonomia-jardueretarako trakzio-elementu bat sortzea, automozio, kirol, turismo eta zerbitzuen sektoreetan.
  • Indarrik eta aukerarik ez galtzea; hau da, sektore honetan diharduten entitate ezberdinek ez dira beste autonomia erkidegoetara joan behar izango, hemen aurkitzen ez dutenaren bila.
  • Automozioaren industria bizkortzea, teknikari kualifikatuen prestakuntzaren bitartez.
  • Turismoa erakartzeko foku bat sortzea, gurpil eta motorearen munduari lotuta, Gasteiz eta Araba mundu zabalera proiektatzeko erraztasunak emateko moduan. Hau da, gure Lurraldeak kanpoan pizten duen interesa areagotzea izango litzateke kontua.
  • Ostalaritza eta turismoaren arloko zerbitzu-enpresak sustatzea eta, aldi berean, eskaintza osatzen duten kultur proiektuak abian jartzea.
Iparraldeko Zirkuitua
info@circuitoarakamendi.com